Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

J O N

-What do you say? -Fale -Jainas

BWIN

EUSKARA ABERATSA, EUSKARA POBREA

jonjb — 2009-05-01 GTM 1 @ 18:32

Euskara aberatsa, euskara pobrea:
“Euskara aberatsa, euskara pobrea” izenburua duen artikulua irakurri ondoren, bere buruzko iritzia aurkeztuko dizuet.

Idazlea, Pako Aristi da. Pako Aristi Urrestillan, Gipuzkoan jaio zen 1963ko irailaren 17an.
Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen. Komunikabideetan jarduten da.Aipatzeko hainbat lekuetan egin du lan, esaterako: La Voz, Egin, Liberación, Euskadi irratian eta Herri Irratian , gainera EiTB-n gidoilari gisa aritutkoa da.
1992an eta 1993an Ricardo Arregi Saria irabazi zuen, eta 2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen, “Josu Dukatiren proposamena” lanarekin.
Bere lan gehienak haur eta gazte literaturaegin arloan idatzitakoak dira, baina hainbat nobela eta poesia ere idatzi ditu.
Irakurritako lerroetan literaturari buruz idatzi du. Euskararen garrantziaz eta erabileraz hain zuzen.
Nire ustez artikulu osoa laburbiltzen duen testu zati bat dago, non abisatzen du, Euskaraz idaztean, begiratuko duten leen gauza idazkera izango dela eta ez gaia.
Horra hor berak idatzitakoa: “Epaile bezala ibiltzen naizen literatur sari apurretan azkenerako beti agertzen den esaldia hori da: Euskara aberatsa dabil.................... Euskarazko liburuei egiten zaizkien kritika gehienetan agertzen den esaldia: Euskara pobrea darabil”
Nire uste apalean arrazoia dauka. Jende gehienak garrantzi gehiago ematen dio euskararen “kalitateari”, benetan hitz egiten den euskarari baino. Nik ez dut esaten Euskara zatarra erabili behar denik, baino uste dudana da, liburu bat ez dela liburu ezin-hobea Eusko Jaurlaritzak soto batean dituen 29 hitz ezezagun erabiltzeagatik, liburu ezin-hobea sinpleagoa eta konplexuagoa da aldi berean. Alde batetik zaila da izugarrizko hitzak erabiltzea, baino zailagoa da irakurle batek zure liburuaren leen orria irekitzen duenean azken orrira iristea eta liburua isten duenean daukan sentsazioa sentsazio asegabetatua izatea da.
Azken finean libururik honenak, irakurlea preso hartzen duten liburuak dira, eta berdn da liburu hori Euskaraz, Gazteleraz edo Mandarineraz idatziak badaude.
Bestalde nabaritzen da gure Pako Euskalzalea dela. Beno ez balitz ez luke artikulu hau idatziko baina bere izaera hori esaldi honetan nabaritzen zaiola uste dut bereziki: Maitasuna osotasunean ematen da; osorik maite dugu maite duguna; eta literatura ere; osorik maitatzen da, literatura delako, ez hizkuntza baten erdu edo gabezia batzuen ordezkari.
Ni artikulu honekin guztiz bat egiten dut, eta ere honartu beharra daukat nik ez dudala Euskaraz ia hitzegiten kalean.
Bukatzeko jakin dezazue oso gustura irakurri dudala artikulua, bere idazkeran erreparatu gabe.

Espainia

jonjb — 2009-04-27 GTM 1 @ 16:46

Independentzia gerra

Espainiako erregea Frantziar ideologiaren aurka zegoen eta Europako beste monarkia batzuekin gerra deklaratu zioten. Frantziak ESpainia gainditu zuen eta Fontainebleauko ituna sinatu zuten, horrela Fr-k P. inbaditzeko Espainiar lurraldeak erabili zituen. Frantziak Portugal inbaditu nahi zuen Portugal Ingalaterrako aliatua zelako. Egoera hau ikusirik Fernandok altxamendu bat egin zuen(1808), ondorioz errege izendatui zuten.Napoleonek errege familia bahitu zuen eta bere anaia Josef jarri zuen agintari, ondorioz matxinadak egon ziren eta Independentzia Gerraren hasiera izan zen. Gerra hau zibila ere izan zen, alde batetik erregearen aldekoak eta bestetik frantsestuak.
Errusiako gerraren ondorioz Napoleonek Espainian zeuden tropak kendu zituen eta Espàiniarrak eta Ingeloesak kontraerasoa bota zuten.
1812-an La Pepa deituriko konstituzioa sinatu zen oinarri politiko-liberalekin.Erreformak egin ziren adibidez Inkisizioa kentzea. 1814-ean, Fernando itzultzean, ez zuen konstituzioa zin egin, indargabetu egin zuen eta Antzinako Erregimenera itzuli ziren.
1820-ean Riego Koronelak altxamendu baten bidez, Fernadok 1812-ko Konstituzioari zin egitea lortu zuen. 1820-1823 bitartean Cadizen eginiko erreformekin gobernatu zuten liberalek. Azkenean Fernandok beste monarkiei laguntza eskatu zien eta San Luisen Ehun Mila Seme-ekin absolutismoa berrezarri zuen.

KRITIKA

jonjb — 2009-03-04 GTM 1 @ 14:34

KRITIKA LITERARIOA: JON BURDASPAR

Karmele Jaio: Gasteizen jaio zen 1974eko Martxoaren 19an.
Lan garrantzitsuak: Hamabost zauri eta amaren eskuak.
Paddy Recalde 1964ko Irailaren 5ean jaio zen Bilbon, Deustuko auzoan. Lanak: Aizu Paddy, Whiskey koloreko gauak, Rebel Mayo Colorao, Sex abaroa eta Bilbo dub kronikak.
Pako Aristi Urtuzaga Urrestilan jaio zen 1963ko Irailaren 17an, euskal idazle eta kazetaria da. Ikasketak Leioan egin sitúen.
1992an eta 1993an Ricardo Arregi saria irabazi zuen.
2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren literatur saria irabazi zuen.
Unai Elorriaga 1973an jaio zen Bilbon, Otsailaren 14ean. Algortan bizi zen. Filologi ikasketak Deustun egin sitúen. 2002an Espainiako Narratiba saria irabazi zuen. 2003tik aurrera idazle lanetan ari da.
Teresa Irastorza Zaldibin jaio zen 1961ean. Irakaslea da eta filosofian lizentziatua da. Bere nobela nabarmenena Ikara da.
Lan guztiak gaur egun daude hanbientaturik, Gaztetxearen Hutsuneari Begira Berbetan ezik.

Atzerako zenbaketa istorioa: Merkatu batean dago oinarritua istorioa. Protagonista 35 urteko emakume bat da, Amaia izenekoa. Merkatuan bere gaztaroko mutilagunarekin topo egiten du eta hitzegitean anekdotak gogoratu zituzten. Xabierrek, mutilak, eskua bere ginean jarri zuen eta Amaia deseroso zegoen. Xabier komunera joan zenean Amaia bertatik joateko aprobetxatu zuen.

Gaztetxearen hutsuneari begira berbatan: Istorio honetan gazteek pentsakera txarrak eta estremistak dituztela dio. Gainera pertsonaiak bere gaztaroan gaztetxe bat sortu zutela dio. Arrazoia auzoan ezer ez zegoela zen, kultur arlotik adibidez, hutsa, ez zegoen ezer ez.

Euskal Herria zer den: Euskal herriko norbait izateko politikaria, kirolari, sukaldaria....... izan behar dela dio. Gainera empresari izanik, boterea eta dirua zure esku dauzkazunez, erregea bihurtuko zarela dio.

Puntapax: Bertan Praga, Armsterdam, Lisboa eta Londresi buruz hitzegiten du bertso batean. Bertan teilatuz beteak daudela dio, eta lurpetik bide luze bat egin ondoren irtenbidea dagoela dio.
Ikara: Ikara sentitzearen eta desbidertua izatean nolakoa den egoera ikus daiteke.

Agertzen den pertsonai oro erreala da.
Hiztegia ulergarria egin zait eta irakurketa lineala.

Istorio hauek gustatu zaizkit, batezere lehenengoa, halere, istorio batzuk desberdiank dira eta beste arreta mota bat eskatzen dute.

zuzenketa

jonjb — 2009-02-19 GTM 1 @ 17:54

SURF-A EUSKAL HERRIAN: JON BURDASPAR

Dakigunez, gaur egun surfak jende ugari jarraitzen du. Baina E.H.-n 50 urte besterik ez daramatza. Miarritzen hasi zen Surfa egiten. Kaliforniar batek kirol horrengatik orain dagoen samina nolabait sustatzea lortu zuen taula harekin. Urteak pasa ahala, Surfarekin negozio andia sortzen dago, baina ez taulak saltzen, arropa baizik(BILLABONG, QUIKSILVER, VOLCOM, DC, RIP CURL etb).Arropa multinazional ugarik, surfaren, snowboardaren eta horrelako kirolengan baliatzen dira arropa saltzeko. Normalean arropa horiak oso begikoak izaten dira eta nik ere honartzen dut gogokoa daukadala.Honetaz gain, surfak Euskal Herrian arrera handia dauka. Gainera dakigunez, Aritz Aranburu Zarautz-arra Surfaren championsean dago lehiatzen munduko 50 surflari onenekin, eta aurretik idatzi dudanaz baliaturik marken garrantzia nolakoa den argituko dizuet. Marka horiek surflarien babezleak dira, hauek arropa ematen diete, bainujantziak, kamisetak, poloak, betaurrekoak, neoprenozko jantziak eta........ kaltzontziloak ere. Gainera taulak ere beraien eskura dauzkate. Hau gutxi balitz beste datu bat argituko dizuet. Surf topaketek marken izena eskuratzen dute, adibidez, Quiksilver Surf Exibition, Billabong Games eta horrelakoak. Normala denez babezle hauek ere surflarien egoitzak ordaintzen dituzte eta jende ugari erakartzen dute, baina lehiaketetan(noski, gehienetan DOAN), beti daude DENDAK non izugarrizko kamiseta eta bainujantzi politak duden, eta galdetzen baldin baduzu, izugarria den surf taula bat eskuratu dezakezu, erreflexio hau eginik, Nortzuk ordaintzen dituzte gastu horiek guztiak, Multinazionalek edo zaleek?
Philippe Barlanek dioenez bere elkarrizketan, zaleek, eta nik bat egiten dut berarekin. Gainera surf dendekin, berearen antzekoa, ez zara diruz gainezka egoten baina ondo bizi zaitezke surfaren munduan lan egiten.
Surfa egiteko lekurik miresgarrienak Brasilen, Australian eta Estatu Batuetan daude. Estatu Batuetan, California (Malibu, Santa Monica) eta Hawaiko irla dira lekurik nabarmenenak. Brasilen, Coppa Cabanan egiten da asko eta Australian hegoaldean eta Tasmaniako irlan egiten da gehien.

Niri surfa egitea gustatzen zait baina ez naiz oso trebea taularen gainean, ala ere, udan Zarautzera joatea gustatzen zait olatuekin jolastera, taula txiki bat badaramat, paipo izenekoa, eta bertan etzanda trebea naiz oso. Nire lehengusuak badaki taularen gainean ibiltzen eta arrigarria iruditzen zait. Gustatu zaizuelakoan idatzizko hau bukatutzat joko dut, baina zalantzaren bat edukiz gero galdetu lasai.

GORA SURFA

SURF-A EUSKAL HERRIAN: JON BURDASPAR

jonjb — 2009-02-06 GTM 1 @ 20:14

Dakigunez, gaur egun surfak jende ugari jarraitzen du. Baina E.H.-n 50 urte besterik ez daramatza. Miarritzen hasi zen Surfa egiten. Kaliforniar batek kirol horrengatik orain dagoen samina nolabait sustatzea lortu zuen taula harekin. Urteak pasa ahala, Surfarekin negozio andia sortzen dago, baina ez taulak saltzen, arropa baizik(BILLABONG, QUIKSILVER, VOLCOM, DC, RIP CURL etb).Arropa multinazional ugarik, surfaren, snowboardaren eta horrelako kirolengan baliatzen dira arropa saltzeko. Normalean arropa horiak oso begikoak izaten dira eta nik ere honartzen dut gogokoa daukadala.Honetaz gain, surfak Euskal Herrian arrera handia dauka. Gainera dakigunez, Aritz Aranburu Zarautz-arra Surfaren championsean dago lehiatzen munduko 50 surflari onenekin, eta aurretik idatzi dudanaz baliaturik marken garrantzia nolakoa den argituko dizuet. Marka horiek surflarien babezleak dira, hauek arropa ematen diete, bainujantziak, kamisetak, poloak, betaurrekoak, neoprenozko jantziak eta........ kaltzontziloak ere. Gainera taulak ere beraien eskura dauzkate. Hau gutxi balitz beste datu bat argituko dizuet. Surf topaketek marken izena eskuratzen dute, adibidez, Quiksilver Surf Exibition, Billabong Games eta horrelakoak. Normala denez babezle hauek ere surflarien egoitzak ordaintzen dituzte eta jende ugari erakartzen dute, baina lehiaketetan(noski, gehienetan DOAN), beti daude DENDAK non izugarrizko kamiseta eta bainujantzi politak duden, eta galdetzen baldin baduzu, izugarria den surf taula bat eskuratu dezakezu, erreflexio hau eginik, Nortzuk ordaintzen dituzte gastu horiek guztiak, Multinazionalek edo zaleek?

EUSKARA

jonjb — 2009-01-30 GTM 1 @ 19:19

KRITIKA LITERARIOA: Irakuri ditudan oRrialdeetan lau testu ageri dira. Lehenengoa Amelia izenburua dauka eta Josu Nabartek idatzi zuen, Josu Irungo Txingudi institutuko ikaslea da. Bigarrenaren izenburua Gezurrak janez izenburua dauka, poesia bat da eta Izaro Zinkunegik idatzi du, neska hau Azpeitiko ikastolako ikasle bat da.Hirugarren izenburuaren izena Askatasun bila da, eta Mikel Mancisidorrek idatzia da, Andoaingoa. Alaine Agirrerena da azken testua, Alaine Bermeokoa da eta bere testuaren izenburua Hiru segundo eta erdi da.
Lau testuek Testuinguru desberdina daukate.
AMELIA: Testu honetan ikusi daiteke familiaren balioa. Sarak ez zeukan ia harremanik bere amonarekin, baino, bere amona bihotzeko batek kendu dionean, bakarrik gelditu da tristuran murgildurik, Gorkarekin berriro ere bizi berri bat eraikitzeko prest dago. Biek badakite zaila izango dela Sarak hainbat gauza jasan behar izan dituelako.(amaren heriotza, aitaren "ihesaldia", bere aitonaren istorioa....)

Irakurtzeko motelagoa iruditu zait bizkaieraz zeudelako hainbat atal, baina istorio ona iruditu zait.

ASKATASUN BILA: Bertan Kongoko gerrako ume soldadu baten gertakizunak eta gure gizarteko ume baten gertakizunak nahasten ditu Mikelek. Alde ikaragarria dago bi mutilen istorioan, baina Mikelek tarte hori asko murriztu du eta konparaketak egiten ditu.
Adibidez: Tarkiren zigorra jipoiakjasatea da, Jokinena papel batean 100 aldiz esaldi bat idaztea da. Tarkik bere askatasuna lortzeko ihes egin behar du, Jokinek aldiz amari barkamena eskatu. Jokinek paperezko bolak botatzen ditu, Tarkik ordea fusilarekin tiroak botatzen ditu. Eta horrelako beste hainbat daude, niri istorio hau asko gustatu zait barneraino iritsi zaidalako.

Hiztegia begiratuz ez ditut arazorik izan.

GEZURRAK JANEZ: Kontakizun hau gaur eguneko gai batzuei buruzkoa da, modeloen egoera, anorexia eta modek daukaten indarri buruzkoa. Bertan ez ditut irakurketa arazorik izan.
Gaia oso ezaguna da. Moda argal egotea da baino moda hau da hainbat bizitza hiltzen dagoena. Nire ustez anorexiatik irtenbidea dago baina bide luzea eta gogorra gainditu behar da.

HIRU SEGUNDO ETA ERDI: Bertan ez ditut irakurketa arazorik izan. Bertan hiru segundu eta erdiko begirada batean aztertu ditzazkezun sentimenduei buruzko gaiari buruz idazten du. (Poesia) Istorio hau atsegina egin zait desberdina delako.

JON

LA LISTA DE SCHINDLER ETA LA OLA

jonjb — 2009-01-23 GTM 1 @ 19:32

Bi film hauek oso gustokoak izan ditut.
Alde batetik Schindlre-ren Lista ikusi genuen. Bertan Bigarren Mundu Gerran gertatutakoa argitzen da, pelikula hori ikustean, Juduek jasan behar izan zutena bizi dezakezu. Argi ikusi daiteke, Alemaniaren ideología zein zen; arraza txurikoak ez zirenak, eta Hitlerren pentsamenduaren aurka zeudenak hiltzea zen. Horretarako lehenbizi Alemaniak ondoan zeuzkan estatuak bereganatu zituen, Polonia, Hungaria....... ondoren dakigun bezala, Errusiaraino eta Frantziaraino iritsi ziren, non azkenean galtzaile atera ziren beraien arroputzkeriarengatik. Filma 1939-1945 bitarteko urteetan bizi zutena azaldu nahi du. Schindlerren asmoa dirua egitea zen, baina azkenean Juduek jasan behar izan zutena ikusi zuenean, bihotzak dirua eta boterea baino indar handiagoa izan zuen. Ondorioz, Schindler, bere botereaz baliaturik, eta bere diruaz, 1500 Judu inguru inpernu horretatik ateratzea lortu zuen, inpernu horren izena Austbitz zen. Juduekin egiten zuena lehenik ez zen guztiz legezkoa, berarentzat lana egiten baitzuten xoxik kobratu gabe. Azkenean guztiak jabetu ziren Schindlerrri esker bizirik zeudela. Película bukaeran, Schindler Alemaniatik ihes egin behar izan zuen Nazien partiduaren barne zegoelako; baina Nazi batek ez lituzke ehunka Judu salbatuko, eta are gutxiago bere diru guztia ordainean emanez. Judu horiek Schindlerri zor zioten bizia eta ondorioz, hilobira joan ziren eta bere lapidaren gainean harri bat jarri zuen bakoitzak, salbatu zituen bizitzen oroigarri gisa.

La Ola ikusi genuen beste filmaren izena da. Film honetan Autokrazia emate zuten ikasleek eta irakasleak La Ola deituriko mugimendu berria sortu zuten. Mugimendu honekin beraiek aske sentitzen ziren, baina ez ziren ohartzen egiten zuten kalteaz. Lehenik izena asmatu zuten, odoren beraien uniformea eratu zuten, alkandora zuria eta praka bakeroak, gainera beraien agurra ere egin zuten, olartu batek egiten duen mugimenduaren antzekoa egiten zuten besoarekin, eta hori gutxi ez balitz, ikurra ere smatu zuten, olatua zen noski. Bi egun igaro ondoren, pertsona batzuk dictadura ezartzen ari zirela ohartzean, mugimendu hori suntsitzea erabaki zuten, baina Olatuko kideak geroz eta ugariagoak zirenez bakarrik gelditu ziren.
Lau egun igaro zirenean, jolas baten moduan hasi zena, bandalismoan bukatu zuen, gainera ikasle batek burua galdu zuen eta pistola bat lortu zuen. Irakasleak mugimendu hori gelditu behar zuela ohartu zen, Orduan kide guztientzako speach bota zuen aretoan, mintzalditxoarekin lortu zuena jendeak bere burua berreskuratzea izan zen, beno, pistola zeukanak burua guztiz galduta, aretoa bereganatu zuen, zioenez Olatu ezin zen autsi, bere lagun batek, pistola gezurrezkoa zela esan zuen eta esaldia bukatzean PUM! Mutila lurrera erori zen, kaosa nabarmendu zen, Orduan ikaslea egin zuenaren larritasunaz konturatu zen eta bere buruaz beste egin zuen tiro bat ahotik sartuz. Honen ondorioz, irakaslea atxilotu zuten, Olatuaren ideiaren sortzailea bera baitzen.

Bi pelikulak oso interesgarriak iruditu zaizkit, lehenegoa gogorra da baina pelikula onada, pelikula horretatik asko gustatu zaidana, txuri-beltzean nola dagoen landua da, eta nola bakarrik hiru agerraldietan kolorea agertzen zen.
La Ola ere film interesgarria iruditzen zait. Bertako pertsonaiek ideologi berri bat ezartzen dute, eta eskuetatik alde egiten dien arazo larri batean bihurtzen da.

Teresa poverina mia

jonjb — 2008-12-01 GTM 1 @ 19:10

Idazlea: Bernardo Atxaga da, baina NAN-en (Nazioko Agiri Nortasunean) dioenez Josu Irazu Garmendia deitzen da eta Asteasun jaio zen 1951ko uztailaren 27an. Bere lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen, batxilergoa, berriz, Donostian. Bilbon, lizentziatura ekonomikoa atera zuen eta Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, Gabriel Aresti adibidez, honek bere lehen lanean lagundu zion.
1977ean, idaztetik bizitzeka erabaki zuen, eta banku batean zeukan lana utzi zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako “Obabakoak" argitaratu zuen. 1995tik, Lazarragaren heinean Zalduondon bizi da.
Lanak:
Poemak
· Etiopia, 1978. Pott liburutegia eta 1983-an Erein argitaletxearen eskutik
Ipuinak
· Obabakoak, 1988. Erein.
Antzerkia
· Borobila eta Puntua, (1977)
· Henry Bengoa Inventarium, 1986; 2004.
· Antzoki iluna, 1990. Eusko Jaurlaritza.
Saiakerak
· Groenlandiako lezioa, 1999. Erein.
· Lekuak, 2005. Pamiela.
· Markak. Gernika 1937, 2007. Pamiela.
Haur eta gazte Literatura
· Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980. Antonio San Román.
· Ramuntxo detektibea, 1980. Antonio San Román.
· Antonino Apretaren istorioa, 1982. Erein.
· Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982. Erein.
· Asto bat hypodromoan, 1984. Erein.
· Jimmy Potxolo, 1984. Erein.
· Sugeak txoriari begiratzen dionean, 1984. Erein.
· Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, 1984. Erein.
· Flannery eta bere astakiloak, 1987. Elkar.
· Bambulo. Lehen Urratsak, 1998. Erein.
· Bambulo. Krisia, 1998. Erein.
· Bambulo. Ternuako penak, 1999. Erein.

Eleberriak
· Ziutateaz, 1976. Luis Haranburu.
· Bi Anai, 1985. Erein.
· Behi euskaldun baten memoriak, 1991. Pamiela.
· Gizona bere bakardadean, 1993. Pamiela.
· Zeru Horiek, 1995. Erein.
· Sara izeneko gizona, 1996. Pamiela.
· Soinujolearen semea, 2003. Pamiela.
· Teresa, poverina mia, 2004. Argia.

Testuingurua: Ipuin hau argi dago XX. Mendeko bukaerakoa dela.
Ipuin honetan gertatzen direnak Teresa Poverina izeneko neska bati gertatzen zaizkio, Teresa, Atxagak argitaraturiko Soinujolearen semea ipuineko pertsonai bat da eta liburu horretan Teresaren informazio eskasa jartzen duenez, Atxagak “Teresa, poverina mia” liburuxka argitaratu zuen, pertsonai honi buruzko informazioa gehitzeko helburuarekin. Teres da ipuin honen protagonista, herrena da eta 14 urte dauzka. Egun batean turista italiar batek deiadar bat eskaini zion: Teresa, poverina mia. Deiadar honek, Teresarengan eragin negatiboa izan zuen, egoera zailen aurrean, bere buruaren barnean entzuten zuelako deiadar hori. Gainera Teresak egunkari bat idaten zuen non bere zorigaitzak azltzen zituen. Hamabost urte geroago, Teresak bere egunkaria idazten jarraitzen zuen, orduan bere anaiarekin zeukan arremana aztertu zuen eta bere ama eta izeba ere aztertu zituen. Anaiaren arremana hozten zioan, haurtzaroan oso lagunak ziren, orain berriz ez. Bere amaren eta bere izeba Magdalenaren erreakzioak ere aztertu zituen, Bartzelonarako bidairik gabe gelditu zirenean. Gainere berak bere izebarekin izandako arremanaz ere idazten du. Hil aurretik, bere ama hilda zegoenean, izebak babes asko ematen zien biei. Izeba hil eta hurrengo egunean, Teresak bere egunkaria idatziz seigarren koadernoa amaitu zuen eta egunkaria idazteari utzi zion berrogei egunez. Egun hoiek pasatzean, Teresak koaderno berria erosi zuen, egunkarian idazteko. Teresak atal berri bat idatzi zuen: Monsieur Gabas( izebak eraman zien ekilibristaren ikuskizuna ikustera). Hau idatzi zuen, lanera zihoala, portuan zegoen eskulan azoka bat ikusi zuelako. Saltoki batean gelditu zen, eta jostailu bat aukeratzen zegoen bitartean, konturatu gabe, saltzailearekin zita bat atera zen, honek panpin bat oparitu zion, ekilibrista bat. Andrék( saltzailearen izena) zer izen jarriko lioke galdetu zion Teresari, honek zalantzarik gabe Monsieur Gabas erantzun zion. Emendik aurrera gauzak ondo joan zitzaizkion Teresari. Egun batean gauzak okertu ziren, Andre jostailugintzarako kurtso batzuetara joan zen. Orduan, bere atera emakume batek jo zuen, emakumu hau Signora de Castri zen, oraingoan Ma che bella esan zion, Teresari eurpegia guztiz aldatu zitzaion, ondoren egin zuena hurrengoa izan zen: Andreri deitu zion eta maite zuela esan zion, gainera geroztik, gauzak ikuspegi positiboago batetik ikusten hasi zen.

Gaia: Teresan dago oinarritua. Teresak jaramon handiagoa egiten die beste pertsonen iritzi negatiboei, bere iritziari edo iritzi positiboei baino. Gainera arraroa da, gauza txarrak gertatzen zaiakionean Signora de Castrik esan zizkion hitzak bere barnean errepikatzen direlako.
Pertsonaiak: Argi dago idazki honetan ageri diren pertsonaiak errealak direla.
Irakurketa: Irakurketa lineala iruditu zait. Ez zait batere zaila gertatu ipuin honen irakurketa.
Hiztegia: Atxagak ulertzeko hitz errezak idatzi ditu, jende guztiak irakurtzeko modukoak.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut ipuin honen irakurketa, batzuetan zertxobait aspertu naiz baina orokorrean gustukoa izan dut.

HISTORIO APUR BAT.

jonjb — 2008-11-09 GTM 1 @ 11:32

EUSKAL HERRIKO ITSASGIZONAK (V): KOSME DAMIAN TXURRUKA

Euskal Herriak betidanik izan ditu itsasgizon garrantzitsuak. Testu honetan Kosme Damian Txurrukaren bizitza agertzen da. Mutrikuar hau 1761-eko Irailaren 27-an jaio zen. Bere gurasoek apaizgintzan sartu nahi izan zioten Burgosen, berak aldiz itsasgizona izan nahi zuen eta azkenean lortu zuen. Gainera ikasteko erraztasunak zeuzkan noblea zelako.Testu honetan, garai hartako egoera argi ikus daiteka. Nobleziarekin zerikusia bazeneukan, hezkuntza on bat lortuko zenezakeen, eta gainera zuk nahi zenuen lanbidean postu on bat lortuko zenuke. Herritar soila bazina, hezkuntzarik ez zenuke ia izango eta gainera edozein lanarekin pozik egon beharko zinatekeen, hori lana bazeneukan. Lana ez zeukaten askok armadan sartzen saiatzen ziren edo armadaren itsasontzietako postu baxuenetan egiten zuten lan. Txurrukaren bizitzara itzultzen, esan daiteka, itsasgizon ona izateaz gain, ikasle oso ona zela esan daiteke. Bere itsas karrera begiratuz, mutiko trebea zela ondoriozatu daiteke, bere lehen bidaian lemazain bezela bukatu zuelako. Hainbat gerretan parte hartzeaz gain, hainbat esperimentu egin zituen Txurrukak Ameriketan, horregatik, Napoleonek ohorezko ezpata eta bi pistola eman zizkiona Parisen. Zoritxarrez, Txurrukak hainbat osasun arazo izan zituen eta espedizio batzuk bertan behera utzi behar izan zituen.
Idatzi dudan moduan, gerra batzuetan parte hartu zuen, baina gerrez gain, Gipuzkoako itsasontzien segurtasunaz ere begiratzen zuen itsasoan zehar.Txurrukaren gerrarik garrantzitsuena Trafalgarrekoa izan zen. Espainiar eta Frantziar armadak, Ingelesen armadaren aurka borroaktu ziren Trafalgarren lurmuturraren aurrean. Bertako gerran 5.000 pertsona hil ziren eta beste 4.000 zauriturik atera ziren. Gerra honetan Euskaldun batzuk hil ziren, beraien artean Txurruka zegoen. Horrela bukatu zen Mutrikuar honen historioa, hori bai ohoreekin hil zen Frantziar eta Espainiar Aliantza militarrarengatik. Gerra horretan, Ingelesen ontzidiaren burua hil zen, Horatio Nelson. Gerra honek ondorio latzak ekarri zituen Espainiarentzat eta Frantziarentzat. Espainiaren ginbehera gerra honen ondorioz etorri zen, eta Frantziak Britain Handiaren inbasioare uko egin behar izan zion. Napoleonek, gerrate hau galdu zuen baina ondoren Austerlitzen irabaztean, beste Inperio indartsu baten desagerpena eragin zuen; Germaniar Imperioarena. Baina dakigunez, azkenean Napoleonek behin betiko galtzen du botera Waterloon IV. Koalizioaren( B.H., Austria, Errusia eta Prusia) aurka borrokatzean eta GALTZEAN.

IPUIN LIZUNAK

jonjb — 2008-11-02 GTM 1 @ 17:38

IPUIN LIZUNAK

IDAZLEA: Aitor Arana Luzuriaga da testu hauen idazlea. Aitor 1963.-ko Abenduaren 21-ean jaio zen, Legazpin. Aitorrek Ekialdeko Nafarrera Euskalkia aztertu du eta
Euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria da. Hamazazpi urtekin hasi zen idazten.
Lanak:
Narrazioa
· Atharratzeko erregina (2000, Hiria)
· Bervalen gertatuak (2000, Hiria)
· Gaueko ortzadarra (1997, Pamiela)
· Haize gorria (1999, Hiria)
· Hiru istorio bortxazko (2001, Hiria)
· Ipuin entzulea (2001, Euskaltzaindia-BBK)
· Ipuin ilunak (1995, Haranburu)
· Ipuin lizunak (1994, Haranburu)
· Onan (2000, Txalaparta)
· Sexuketan (2002, Hiria)
· Ezohiko ipuinak (2005, Hiria)
· Lehenbiziko ipuinak (2005, Hiria)
Nobela
· Historia lazgarria (2001, Euskaltzaindia-BBK)
· Bost ahizpa (2003, Euskaltzaindia - BBK) - 178 orr.
· Aita-semeak (2005, Hiria)
Saiakera
· BBK-Euskaltzaindia literatura sarien historia (1958-2003) (2004, Euskaltzaindia)
· Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean (2004, Hiria)

Haur eta gazte literatura
· Azkonarren laguna (1987, Elkar)
· Amodioaren gazi-gozoak (2001, Ibaizabal)
· Buztantxoren larrialdiak (2000, Elkar)
· Erregina bahitua (2000, Edebe-Giltza)
· Herauskorritse (1998, Mensajero)
· Jainko txikia (1994, Elkar)
· Josu, Asier eta... (2000, Mensajero)
· Loaren bidez (1990, SM)
· Nitjerida eta Koomori saguzarrak (1998, Ibaizabal)
· Urtegi misteriotsua (1994, Elkar)
· Uxue eta Urtzi (1997, Ibaizabal)
· Afrikako semea (1991, Elkar)
· Irunberriko sorginak(2003, Txalaparta)
Antzerkia
· Azken gurasoak (2003, SM)
· Lagun mina (2003, Euskaltzaindia - BBK)
Hizkuntzalaritza
· Zaraitzuko hiztegia (2001, Hiria).
· Zaraitzuera. Irakurgaiak (2004, Hiria).
Testuingurua eta Argumentua:

q 1.Testua: 1640. urtean dago girotua istorioa. Emen kontatzen denez, Bartolo izeneko mutil batek, neska batengatik galtzen du burua. Honek neska ateratzen du hileta batetik eta berarekin erlazioak izan nahi zituela esan zion, baina neskak ezetz esan zion. Mutila hurrengo egunean agertu zitzaion neskari, hau ur bila zioala. Orduan bai, biak bero-bero zeuden eta biok beti egin nahi izan zutena egin zuten. Momenturik goxoenean, neskaren aita agertu zen eta Bartolori barrabiletatik heldu zion, ez zion askatu mutikoak ezkondu behar zirela esan zion harte.
q 2. Testua: Gaur egun dago girotua. Istorio hau irreala da, nire ustez ezin delako pertsona bat berpiztu. Gainera lortzen duenean, berpiztu den pertsonak sexuan bakarrik pentsatzen du eta berpiztu dionarekin larrua jotzen du. Narrazioak azkenean dionez, bi gizonei gustatzen zaie bata bestearekin larrua jotzea eta agintzen duena berpiztutakoa da.
q 3.Testua: Gaur egun dago girotua hau ere. Testu honek dioenez, mutil batek neska bati esan zion berarekin txortan egin nahi zuela, neskak bihar egingo zutela agindu zion, baina gau hortan, neskak auto istripu baten ostean bizia galdu zuen. Mutila, hilerrira joaten da bere neskarekin ( hilda dagoela) txortan egiteko, aurreko egunean esan zuten bezela. Bere neska zegoen lekura heltzean, kaxatik atera egin zuen eta txortan egin zuen.
q Bi bukaera daude.

Lehenengoa: Larrua jo ondoren neska esnatzen da eta biak etxera itzultzen dira.
Bigarreana: Norbaitek mutikoa bultzatzen du kaxara eta bertan “ preso” uzten du bere neskarekin.

Gaia eta Pertsonaiak:

Gaia lizunkerien testuak dira, testu hauek jende askorentzat gustokoak dira, berez, lizunkerietaz baliatzen da jenda alaitzeko.
Pertsonaiak errealak dira, erreala ez dena, beraien jokabidea da. Batez ere bigarren eta hirugarren testuetan gertatzen dena. Ez da erreala bigarren testuko berpizkundea eta ondorengo gertakizunak, ezta ere hirugarreneko mutilaren jokabide sadikoa.

Irakurketa eta Hiztegia:

Irakurketa oso lineala izan da, ez ditut arazorik izan irakurtzeko. Hiztegiari dagokionez, bazeuden ulertzen ez nituen hainbat hitz, baina kontextuarekin beraien esanahia atera dut.

Iritsi pertsonala:

Niri narrazio hauek gustatu zaizkit desberdinak direlako, Pololoen antzeko literatura da. Idazleak xehetasun txikienak kontatzen ditu, honek ere narrazioak desberdinak egiten ditu.

JON BURDASPAR