Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

J O N

-What do you say? -Fale -Jainas

BWIN

Artxiboa: Abendua 2008

Teresa poverina mia

jonjb 01/12/2008 @ 19:10

Idazlea: Bernardo Atxaga da, baina NAN-en (Nazioko Agiri Nortasunean) dioenez Josu Irazu Garmendia deitzen da eta Asteasun jaio zen 1951ko uztailaren 27an. Bere lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen, batxilergoa, berriz, Donostian. Bilbon, lizentziatura ekonomikoa atera zuen eta Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, Gabriel Aresti adibidez, honek bere lehen lanean lagundu zion.
1977ean, idaztetik bizitzeka erabaki zuen, eta banku batean zeukan lana utzi zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako “Obabakoak" argitaratu zuen. 1995tik, Lazarragaren heinean Zalduondon bizi da.
Lanak:
Poemak
· Etiopia, 1978. Pott liburutegia eta 1983-an Erein argitaletxearen eskutik
Ipuinak
· Obabakoak, 1988. Erein.
Antzerkia
· Borobila eta Puntua, (1977)
· Henry Bengoa Inventarium, 1986; 2004.
· Antzoki iluna, 1990. Eusko Jaurlaritza.
Saiakerak
· Groenlandiako lezioa, 1999. Erein.
· Lekuak, 2005. Pamiela.
· Markak. Gernika 1937, 2007. Pamiela.
Haur eta gazte Literatura
· Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980. Antonio San Román.
· Ramuntxo detektibea, 1980. Antonio San Román.
· Antonino Apretaren istorioa, 1982. Erein.
· Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982. Erein.
· Asto bat hypodromoan, 1984. Erein.
· Jimmy Potxolo, 1984. Erein.
· Sugeak txoriari begiratzen dionean, 1984. Erein.
· Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, 1984. Erein.
· Flannery eta bere astakiloak, 1987. Elkar.
· Bambulo. Lehen Urratsak, 1998. Erein.
· Bambulo. Krisia, 1998. Erein.
· Bambulo. Ternuako penak, 1999. Erein.

Eleberriak
· Ziutateaz, 1976. Luis Haranburu.
· Bi Anai, 1985. Erein.
· Behi euskaldun baten memoriak, 1991. Pamiela.
· Gizona bere bakardadean, 1993. Pamiela.
· Zeru Horiek, 1995. Erein.
· Sara izeneko gizona, 1996. Pamiela.
· Soinujolearen semea, 2003. Pamiela.
· Teresa, poverina mia, 2004. Argia.

Testuingurua: Ipuin hau argi dago XX. Mendeko bukaerakoa dela.
Ipuin honetan gertatzen direnak Teresa Poverina izeneko neska bati gertatzen zaizkio, Teresa, Atxagak argitaraturiko Soinujolearen semea ipuineko pertsonai bat da eta liburu horretan Teresaren informazio eskasa jartzen duenez, Atxagak “Teresa, poverina mia” liburuxka argitaratu zuen, pertsonai honi buruzko informazioa gehitzeko helburuarekin. Teres da ipuin honen protagonista, herrena da eta 14 urte dauzka. Egun batean turista italiar batek deiadar bat eskaini zion: Teresa, poverina mia. Deiadar honek, Teresarengan eragin negatiboa izan zuen, egoera zailen aurrean, bere buruaren barnean entzuten zuelako deiadar hori. Gainera Teresak egunkari bat idaten zuen non bere zorigaitzak azltzen zituen. Hamabost urte geroago, Teresak bere egunkaria idazten jarraitzen zuen, orduan bere anaiarekin zeukan arremana aztertu zuen eta bere ama eta izeba ere aztertu zituen. Anaiaren arremana hozten zioan, haurtzaroan oso lagunak ziren, orain berriz ez. Bere amaren eta bere izeba Magdalenaren erreakzioak ere aztertu zituen, Bartzelonarako bidairik gabe gelditu zirenean. Gainere berak bere izebarekin izandako arremanaz ere idazten du. Hil aurretik, bere ama hilda zegoenean, izebak babes asko ematen zien biei. Izeba hil eta hurrengo egunean, Teresak bere egunkaria idatziz seigarren koadernoa amaitu zuen eta egunkaria idazteari utzi zion berrogei egunez. Egun hoiek pasatzean, Teresak koaderno berria erosi zuen, egunkarian idazteko. Teresak atal berri bat idatzi zuen: Monsieur Gabas( izebak eraman zien ekilibristaren ikuskizuna ikustera). Hau idatzi zuen, lanera zihoala, portuan zegoen eskulan azoka bat ikusi zuelako. Saltoki batean gelditu zen, eta jostailu bat aukeratzen zegoen bitartean, konturatu gabe, saltzailearekin zita bat atera zen, honek panpin bat oparitu zion, ekilibrista bat. Andrék( saltzailearen izena) zer izen jarriko lioke galdetu zion Teresari, honek zalantzarik gabe Monsieur Gabas erantzun zion. Emendik aurrera gauzak ondo joan zitzaizkion Teresari. Egun batean gauzak okertu ziren, Andre jostailugintzarako kurtso batzuetara joan zen. Orduan, bere atera emakume batek jo zuen, emakumu hau Signora de Castri zen, oraingoan Ma che bella esan zion, Teresari eurpegia guztiz aldatu zitzaion, ondoren egin zuena hurrengoa izan zen: Andreri deitu zion eta maite zuela esan zion, gainera geroztik, gauzak ikuspegi positiboago batetik ikusten hasi zen.

Gaia: Teresan dago oinarritua. Teresak jaramon handiagoa egiten die beste pertsonen iritzi negatiboei, bere iritziari edo iritzi positiboei baino. Gainera arraroa da, gauza txarrak gertatzen zaiakionean Signora de Castrik esan zizkion hitzak bere barnean errepikatzen direlako.
Pertsonaiak: Argi dago idazki honetan ageri diren pertsonaiak errealak direla.
Irakurketa: Irakurketa lineala iruditu zait. Ez zait batere zaila gertatu ipuin honen irakurketa.
Hiztegia: Atxagak ulertzeko hitz errezak idatzi ditu, jende guztiak irakurtzeko modukoak.
Iritzi pertsonala: Gustukoa izan dut ipuin honen irakurketa, batzuetan zertxobait aspertu naiz baina orokorrean gustukoa izan dut.