Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

J O N

-What do you say? -Fale -Jainas

BWIN

Artxiboa: Urtarrila 2009

EUSKARA

jonjb 30/01/2009 @ 19:19

KRITIKA LITERARIOA: Irakuri ditudan oRrialdeetan lau testu ageri dira. Lehenengoa Amelia izenburua dauka eta Josu Nabartek idatzi zuen, Josu Irungo Txingudi institutuko ikaslea da. Bigarrenaren izenburua Gezurrak janez izenburua dauka, poesia bat da eta Izaro Zinkunegik idatzi du, neska hau Azpeitiko ikastolako ikasle bat da.Hirugarren izenburuaren izena Askatasun bila da, eta Mikel Mancisidorrek idatzia da, Andoaingoa. Alaine Agirrerena da azken testua, Alaine Bermeokoa da eta bere testuaren izenburua Hiru segundo eta erdi da.
Lau testuek Testuinguru desberdina daukate.
AMELIA: Testu honetan ikusi daiteke familiaren balioa. Sarak ez zeukan ia harremanik bere amonarekin, baino, bere amona bihotzeko batek kendu dionean, bakarrik gelditu da tristuran murgildurik, Gorkarekin berriro ere bizi berri bat eraikitzeko prest dago. Biek badakite zaila izango dela Sarak hainbat gauza jasan behar izan dituelako.(amaren heriotza, aitaren "ihesaldia", bere aitonaren istorioa....)

Irakurtzeko motelagoa iruditu zait bizkaieraz zeudelako hainbat atal, baina istorio ona iruditu zait.

ASKATASUN BILA: Bertan Kongoko gerrako ume soldadu baten gertakizunak eta gure gizarteko ume baten gertakizunak nahasten ditu Mikelek. Alde ikaragarria dago bi mutilen istorioan, baina Mikelek tarte hori asko murriztu du eta konparaketak egiten ditu.
Adibidez: Tarkiren zigorra jipoiakjasatea da, Jokinena papel batean 100 aldiz esaldi bat idaztea da. Tarkik bere askatasuna lortzeko ihes egin behar du, Jokinek aldiz amari barkamena eskatu. Jokinek paperezko bolak botatzen ditu, Tarkik ordea fusilarekin tiroak botatzen ditu. Eta horrelako beste hainbat daude, niri istorio hau asko gustatu zait barneraino iritsi zaidalako.

Hiztegia begiratuz ez ditut arazorik izan.

GEZURRAK JANEZ: Kontakizun hau gaur eguneko gai batzuei buruzkoa da, modeloen egoera, anorexia eta modek daukaten indarri buruzkoa. Bertan ez ditut irakurketa arazorik izan.
Gaia oso ezaguna da. Moda argal egotea da baino moda hau da hainbat bizitza hiltzen dagoena. Nire ustez anorexiatik irtenbidea dago baina bide luzea eta gogorra gainditu behar da.

HIRU SEGUNDO ETA ERDI: Bertan ez ditut irakurketa arazorik izan. Bertan hiru segundu eta erdiko begirada batean aztertu ditzazkezun sentimenduei buruzko gaiari buruz idazten du. (Poesia) Istorio hau atsegina egin zait desberdina delako.

JON

LA LISTA DE SCHINDLER ETA LA OLA

jonjb 23/01/2009 @ 19:32

Bi film hauek oso gustokoak izan ditut.
Alde batetik Schindlre-ren Lista ikusi genuen. Bertan Bigarren Mundu Gerran gertatutakoa argitzen da, pelikula hori ikustean, Juduek jasan behar izan zutena bizi dezakezu. Argi ikusi daiteke, Alemaniaren ideologĂ­a zein zen; arraza txurikoak ez zirenak, eta Hitlerren pentsamenduaren aurka zeudenak hiltzea zen. Horretarako lehenbizi Alemaniak ondoan zeuzkan estatuak bereganatu zituen, Polonia, Hungaria....... ondoren dakigun bezala, Errusiaraino eta Frantziaraino iritsi ziren, non azkenean galtzaile atera ziren beraien arroputzkeriarengatik. Filma 1939-1945 bitarteko urteetan bizi zutena azaldu nahi du. Schindlerren asmoa dirua egitea zen, baina azkenean Juduek jasan behar izan zutena ikusi zuenean, bihotzak dirua eta boterea baino indar handiagoa izan zuen. Ondorioz, Schindler, bere botereaz baliaturik, eta bere diruaz, 1500 Judu inguru inpernu horretatik ateratzea lortu zuen, inpernu horren izena Austbitz zen. Juduekin egiten zuena lehenik ez zen guztiz legezkoa, berarentzat lana egiten baitzuten xoxik kobratu gabe. Azkenean guztiak jabetu ziren Schindlerrri esker bizirik zeudela. PelĂ­cula bukaeran, Schindler Alemaniatik ihes egin behar izan zuen Nazien partiduaren barne zegoelako; baina Nazi batek ez lituzke ehunka Judu salbatuko, eta are gutxiago bere diru guztia ordainean emanez. Judu horiek Schindlerri zor zioten bizia eta ondorioz, hilobira joan ziren eta bere lapidaren gainean harri bat jarri zuen bakoitzak, salbatu zituen bizitzen oroigarri gisa.

La Ola ikusi genuen beste filmaren izena da. Film honetan Autokrazia emate zuten ikasleek eta irakasleak La Ola deituriko mugimendu berria sortu zuten. Mugimendu honekin beraiek aske sentitzen ziren, baina ez ziren ohartzen egiten zuten kalteaz. Lehenik izena asmatu zuten, odoren beraien uniformea eratu zuten, alkandora zuria eta praka bakeroak, gainera beraien agurra ere egin zuten, olartu batek egiten duen mugimenduaren antzekoa egiten zuten besoarekin, eta hori gutxi ez balitz, ikurra ere smatu zuten, olatua zen noski. Bi egun igaro ondoren, pertsona batzuk dictadura ezartzen ari zirela ohartzean, mugimendu hori suntsitzea erabaki zuten, baina Olatuko kideak geroz eta ugariagoak zirenez bakarrik gelditu ziren.
Lau egun igaro zirenean, jolas baten moduan hasi zena, bandalismoan bukatu zuen, gainera ikasle batek burua galdu zuen eta pistola bat lortu zuen. Irakasleak mugimendu hori gelditu behar zuela ohartu zen, Orduan kide guztientzako speach bota zuen aretoan, mintzalditxoarekin lortu zuena jendeak bere burua berreskuratzea izan zen, beno, pistola zeukanak burua guztiz galduta, aretoa bereganatu zuen, zioenez Olatu ezin zen autsi, bere lagun batek, pistola gezurrezkoa zela esan zuen eta esaldia bukatzean PUM! Mutila lurrera erori zen, kaosa nabarmendu zen, Orduan ikaslea egin zuenaren larritasunaz konturatu zen eta bere buruaz beste egin zuen tiro bat ahotik sartuz. Honen ondorioz, irakaslea atxilotu zuten, Olatuaren ideiaren sortzailea bera baitzen.

Bi pelikulak oso interesgarriak iruditu zaizkit, lehenegoa gogorra da baina pelikula onada, pelikula horretatik asko gustatu zaidana, txuri-beltzean nola dagoen landua da, eta nola bakarrik hiru agerraldietan kolorea agertzen zen.
La Ola ere film interesgarria iruditzen zait. Bertako pertsonaiek ideologi berri bat ezartzen dute, eta eskuetatik alde egiten dien arazo larri batean bihurtzen da.