Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

J O N

-What do you say? -Fale -Jainas

BWIN

Artxiboa: Apirila 2009

Espainia

jonjb 27/04/2009 @ 16:46

Independentzia gerra

Espainiako erregea Frantziar ideologiaren aurka zegoen eta Europako beste monarkia batzuekin gerra deklaratu zioten. Frantziak ESpainia gainditu zuen eta Fontainebleauko ituna sinatu zuten, horrela Fr-k P. inbaditzeko Espainiar lurraldeak erabili zituen. Frantziak Portugal inbaditu nahi zuen Portugal Ingalaterrako aliatua zelako. Egoera hau ikusirik Fernandok altxamendu bat egin zuen(1808), ondorioz errege izendatui zuten.Napoleonek errege familia bahitu zuen eta bere anaia Josef jarri zuen agintari, ondorioz matxinadak egon ziren eta Independentzia Gerraren hasiera izan zen. Gerra hau zibila ere izan zen, alde batetik erregearen aldekoak eta bestetik frantsestuak.
Errusiako gerraren ondorioz Napoleonek Espainian zeuden tropak kendu zituen eta EspĂ iniarrak eta Ingeloesak kontraerasoa bota zuten.
1812-an La Pepa deituriko konstituzioa sinatu zen oinarri politiko-liberalekin.Erreformak egin ziren adibidez Inkisizioa kentzea. 1814-ean, Fernando itzultzean, ez zuen konstituzioa zin egin, indargabetu egin zuen eta Antzinako Erregimenera itzuli ziren.
1820-ean Riego Koronelak altxamendu baten bidez, Fernadok 1812-ko Konstituzioari zin egitea lortu zuen. 1820-1823 bitartean Cadizen eginiko erreformekin gobernatu zuten liberalek. Azkenean Fernandok beste monarkiei laguntza eskatu zien eta San Luisen Ehun Mila Seme-ekin absolutismoa berrezarri zuen.