Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

J O N

-What do you say? -Fale -Jainas

BWIN

300 HITZAK

jonjb 2008-09-30 GTM 1 @ 16:59

BAT-BATEKO HERIOTZA KIROLARIENGAN

Artikulu hau irakurri ondoren, konturatu nintzen nik egiten dudan kirolak hilkortasun mahi handiena duela. Datuek diotenez, akats kardiakoak dira hilkortasun mahi horren ehuneko handiena.
Hala eta guztiz ere, oso kasu gutxi gertatzen dira milioika kirolari daudelako. Gainera gertaera hauek ez dira soilik gertatzen kirolari federatuetan edo goi mailakoetan, ume batzuen kasuak ere gertatu direlako.

Azkeneko urtean Antonio Puertaren heriotzaren ondorioz, kirolarien osasuna asko begiratu da sistema berrien bidez; baino hau ez da dena izan, futboleko zelaietan desfibriladoreak jarri dituztelako.
Idatzi dudan antzera, sistema berrien bidez kiroalrien heriotzak sahiestu nahi dira, baina ez goi mailako kirolarietan soilik. Nire futboleko taldeak, Urolak, mediku frogak pasarazten dizkigute; esfortzu probak elektrokardiogramak etabar. Froga hauek baliagarriak izan daitezke etorkizuneko arazoei aurre egiteko.

Azkeneko bost urteetan goi mailako lau jokalari hil dira eta beste kirolari federatu edo federatu gabeak ere hil egin dira. Duela bost urte Foe hil egin zen, hurrengo urtean Feher eta Serginho eta pasaden urtean Puerta.
Gainera, atzo (ostiralean) Bundesligako partido bat ikusten nengoela, bertako kazetariek esan zuten, “Colonia taldeko jokalari turkiarra larritasunaetik atera zela”, ni pentsakor geratu nintzen, ez nekien zer gertatu zen, Orduan kazetariak hitzegiten hasi ziren horri buruz, esan zutenez, jokalari hori, beste kasuen heinean, fulminatuta erori zen lurrera bihotzeko baten ondorioz. Larrialdietako pertsoanalari esker, jokalari hau laster hospitaletik aterako da eta futbolean seguruenik ezingo duenez gehiago jolastu arren, bizitza ia normal bat eramango du.

Beste kasu bitxi bat Liliam Thuram-ena izan zen pasaden udan. Bartzelonako jokalari ohiak, Paris Saint Germain-erako froga medikuak egiten zegoela, medikuek malformazio bat aurkitu zioten bihotzean.
Idatzi dudan moduan bitxia da jokalari honek hamabost urte daramatzalako goi mailako futbolean eta talderik honenetan. Thuram-ek adierazi zuen , bere amak ere arazo hori duela eta bere anaia arazo horrengatik ere hil egin zela, berri hau jakitean, Liliam.ek futbola utzi egin du bizitza normala eramateko bere familiarekin.

Futbola ez da arazo hau duen kirol bakarra, baina nik egiten dudanez bertan oinarritu naiz.
Txirrindularitza, atletismoa eta beste kirol batzuek arazo berdina daukate.
Kirol hauetan arazo hauek ageri daitezke, substantzia dopanteengatik, horregatik hainbat erakunde borrokan hari dira substantzia hauengatik.

Irakurri dudanez, Unibertsitate batzuk, “gaixotasun” hauen aurkako hainbat ikerketa eta esperimentu egiten daude, hauek saihesteko.

Nire ustez pena bat da kirolean ere ezbeharrak gertatzea, kirola osasungarria delako; baina ikusi dezakegunez, gomendagrria da noizean behin froga medikuak egitea.(377)

JON BURDASPAR.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>