EUSKARAKO LANAK
POLOLOAK: POXPOLINEN LURRINA
IDAZLEA: Patxi gallego Errenterian jaio zen 1973-ko apirilaren 10-ean.
Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta komikilari gisa, aldizkarietan hasi zen.
2004-ean hasi zen helduentzako euskarazko Pololoen humorezko komikien trilogia idazten. Bere lanaik ospetsuenak Pololoen trilogia izan da, bestalde, hainbat artikulu egin ditu aldizkarietan.
TESTUINGURUA ETA ARGUMENTUA:Kontatzen zaizkigun “balentriak” 21.mendean daude eraikiak.
Testu hauetan kontatzen zaigun istorioa dexente erakarri nau. Humore puntuak dauzka eta nire begiez kontatu nahi diguna, hurrengoa da:
Pertsonai baten depresioaren jatorria sexu abstinentzian dagoela, gainera Xabinatorren istorioa Kariñerenarekin lotzen duen era gustatzen zait eta istorioari norantz berri bat eman diezaiokela iruditzen zait.
Lehen aipatu dudan sexu abstinentzia hori, Xabirengan dituen efektuak oso txarrak dira, gainera abstinentzia horren zergatia oso arraroa da nire ustez(katuaren gertakizuna). Honek erakutsi dezake Halaber, hasireratik bukaerara dagoen aldea ikaragarria dela, azkenean Xabinator perbertitua bilakatzen delako.
GAIA: Irakurketa berri bat ezarri nahi du sexua eta humorea gehituz.
PERTSONAIAK: Xabinator subrealista bihurtzen du azkenean, ematen dizkion botereengatik. Gainontzekoak euskaldunak dira edo euskara ikasi berri dutenak.
IRAKURKETA: Niretzako irakurketa arina izan da Kariñeren atalak izan ezik. Atal hauen euskara zati batzuetan oso korapilatsua izan da niretzako, baino poliki irakurriz ondo ulertu dut.
HIZTEGIA: Ia hitz guztiak ulertu ditut, eta ez ditudanak ulertu, kontextuaren bidez atera diet esanahia.
IRITZI PERTSONALA: Nire iritzia Patxiren gustukoa izango litzatekeela uste dut, istorio hauek entretenigarriak iruditu zaizkidalako eta bat nator idazlearekin literatura nahasketa hauek dibertigarriak iruditzen zaizkidalako.

