Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

J O N

-What do you say? -Fale -Jainas

BWIN

ETORKINAK

jonjb 2008-10-11 GTM 1 @ 17:02

IMMIGRAZIOA

Artikulu hau irakurri ondoren ez dut ezer berririk ikasi. Zergatia; urtero milaka pertsona iristen direlako, inoiz eskuratu behar ez duten amets baten bila. Pena bat da lana egin nahi duen jendea itsasoan hiltzea lana dagoen lurraldera iristea saiatzegatik. Iristen direnentzat, ez dago lan bat eta papel batzuk beraien abiapuntuan agindu zieten antzera, Orduan arduratzen dira hainbeste diru, esfortzu eta lana kostatu zaiena ezertarako izan dela, beno, hemezortzi urte baino gutxiago dituztenak ezin dituzte beraien herrialdera bota. Afrikan hortaz ohartu dira eta geroz eta ume gehiago bidaltzen ari dira Espainiara.
Aipatzeko puntu bat da etorkinen abiapuntua. Lehen Marokotik etortzen ziren, eta egun bateko bidaia egiten zuten Gaur egun aldiz, Mauritaniatik, Senegaldik, Cabo Berdetik eta Mendebaldeko Saharatik daukate abiapuntua eta hamar egun ematen dituzte itsasoan gutxi gora behera. Abiapuntuaren kokapenaren aldaketa latzaren ondorioa, Europaren proiektu bat izan da. Frontex izenekoa. Proiektu honekin itsas zaintze lanak areagotu dira eta Afrikako Iparraldeko estatuekin ituna egin dute estatuen mugak isteko.

Zoritxarrez ez dira etorkin guztiak iristen Espainiara, batzuk itsasoan hiltzen direlako. Gainera iristen direnak gaixo iristen dira eta batzuk hospitaleetan hiltzen dira.Bizirik geratzen direnak etorkinentzako zentruetara eramaten dituzte, berrogei egun ematen dituzte. Egun tarte horretan, epaile batek etorkinen kanporaketen papelak egiten ditu eta papel horiek dauzkatenean immigranteak beraien herrialdeetara bueltatzen dira.
Beste etorkin asko kalean daude. Ohizkoa da kalean ikustea CD-ak saltzen. Baina beste etorkin batzuk ez dituzte CD-ak saltzen, droga baizik, horren beharra dute jan ahal izateko. Azkenik pertsona hauen beste lan bat eraikuntzan dago, papelen eza daukatenez, soldata oso baxuak dauzkate eta denbora epe motz batean egiten dute lan.
Bestalde, etorkin bakoitzak 3000 euro kostatzen zaio Espainiari, baina diru hori Afrikan inbertituko balitz, seguraski etorkinak ez zirela hain ugariak izango.

Bukatzeko, nire ustez arazo honen errurik handiena etorkinen estatuek daukate. Bertako egoera sozio-ekonomikoa ezin da okerrago joan eta gainera estatu askotan gerrak daude irekiak, beste arrazoi handi bat handik alde egiteko.(batez ere gobernuak jarraitzen badiete edo umeei soldadutzan sartu nahi badiete) Hau guztia gutxi ez balitz, gobernu askok dirua lapurtzen dute.

Egoera hau ikusirik, Europak konponbide azkar ateratzeko beharra daukala argui ikusi daiteke.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>