IPUIN LIZUNAK
IPUIN LIZUNAK
IDAZLEA: Aitor Arana Luzuriaga da testu hauen idazlea. Aitor 1963.-ko Abenduaren 21-ean jaio zen, Legazpin. Aitorrek Ekialdeko Nafarrera Euskalkia aztertu du eta
Euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria da. Hamazazpi urtekin hasi zen idazten.
Lanak:
Narrazioa
· Atharratzeko erregina (2000, Hiria)
· Bervalen gertatuak (2000, Hiria)
· Gaueko ortzadarra (1997, Pamiela)
· Haize gorria (1999, Hiria)
· Hiru istorio bortxazko (2001, Hiria)
· Ipuin entzulea (2001, Euskaltzaindia-BBK)
· Ipuin ilunak (1995, Haranburu)
· Ipuin lizunak (1994, Haranburu)
· Onan (2000, Txalaparta)
· Sexuketan (2002, Hiria)
· Ezohiko ipuinak (2005, Hiria)
· Lehenbiziko ipuinak (2005, Hiria)
Nobela
· Historia lazgarria (2001, Euskaltzaindia-BBK)
· Bost ahizpa (2003, Euskaltzaindia - BBK) - 178 orr.
· Aita-semeak (2005, Hiria)
Saiakera
· BBK-Euskaltzaindia literatura sarien historia (1958-2003) (2004, Euskaltzaindia)
· Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean (2004, Hiria)
Haur eta gazte literatura
· Azkonarren laguna (1987, Elkar)
· Amodioaren gazi-gozoak (2001, Ibaizabal)
· Buztantxoren larrialdiak (2000, Elkar)
· Erregina bahitua (2000, Edebe-Giltza)
· Herauskorritse (1998, Mensajero)
· Jainko txikia (1994, Elkar)
· Josu, Asier eta... (2000, Mensajero)
· Loaren bidez (1990, SM)
· Nitjerida eta Koomori saguzarrak (1998, Ibaizabal)
· Urtegi misteriotsua (1994, Elkar)
· Uxue eta Urtzi (1997, Ibaizabal)
· Afrikako semea (1991, Elkar)
· Irunberriko sorginak(2003, Txalaparta)
Antzerkia
· Azken gurasoak (2003, SM)
· Lagun mina (2003, Euskaltzaindia - BBK)
Hizkuntzalaritza
· Zaraitzuko hiztegia (2001, Hiria).
· Zaraitzuera. Irakurgaiak (2004, Hiria).
Testuingurua eta Argumentua:
q 1.Testua: 1640. urtean dago girotua istorioa. Emen kontatzen denez, Bartolo izeneko mutil batek, neska batengatik galtzen du burua. Honek neska ateratzen du hileta batetik eta berarekin erlazioak izan nahi zituela esan zion, baina neskak ezetz esan zion. Mutila hurrengo egunean agertu zitzaion neskari, hau ur bila zioala. Orduan bai, biak bero-bero zeuden eta biok beti egin nahi izan zutena egin zuten. Momenturik goxoenean, neskaren aita agertu zen eta Bartolori barrabiletatik heldu zion, ez zion askatu mutikoak ezkondu behar zirela esan zion harte.
q 2. Testua: Gaur egun dago girotua. Istorio hau irreala da, nire ustez ezin delako pertsona bat berpiztu. Gainera lortzen duenean, berpiztu den pertsonak sexuan bakarrik pentsatzen du eta berpiztu dionarekin larrua jotzen du. Narrazioak azkenean dionez, bi gizonei gustatzen zaie bata bestearekin larrua jotzea eta agintzen duena berpiztutakoa da.
q 3.Testua: Gaur egun dago girotua hau ere. Testu honek dioenez, mutil batek neska bati esan zion berarekin txortan egin nahi zuela, neskak bihar egingo zutela agindu zion, baina gau hortan, neskak auto istripu baten ostean bizia galdu zuen. Mutila, hilerrira joaten da bere neskarekin ( hilda dagoela) txortan egiteko, aurreko egunean esan zuten bezela. Bere neska zegoen lekura heltzean, kaxatik atera egin zuen eta txortan egin zuen.
q Bi bukaera daude.
Lehenengoa: Larrua jo ondoren neska esnatzen da eta biak etxera itzultzen dira.
Bigarreana: Norbaitek mutikoa bultzatzen du kaxara eta bertan “ preso” uzten du bere neskarekin.
Gaia eta Pertsonaiak:
Gaia lizunkerien testuak dira, testu hauek jende askorentzat gustokoak dira, berez, lizunkerietaz baliatzen da jenda alaitzeko.
Pertsonaiak errealak dira, erreala ez dena, beraien jokabidea da. Batez ere bigarren eta hirugarren testuetan gertatzen dena. Ez da erreala bigarren testuko berpizkundea eta ondorengo gertakizunak, ezta ere hirugarreneko mutilaren jokabide sadikoa.
Irakurketa eta Hiztegia:
Irakurketa oso lineala izan da, ez ditut arazorik izan irakurtzeko. Hiztegiari dagokionez, bazeuden ulertzen ez nituen hainbat hitz, baina kontextuarekin beraien esanahia atera dut.
Iritsi pertsonala:
Niri narrazio hauek gustatu zaizkit desberdinak direlako, Pololoen antzeko literatura da. Idazleak xehetasun txikienak kontatzen ditu, honek ere narrazioak desberdinak egiten ditu.
JON BURDASPAR

