HISTORIO APUR BAT.
EUSKAL HERRIKO ITSASGIZONAK (V): KOSME DAMIAN TXURRUKA
Euskal Herriak betidanik izan ditu itsasgizon garrantzitsuak. Testu honetan Kosme Damian Txurrukaren bizitza agertzen da. Mutrikuar hau 1761-eko Irailaren 27-an jaio zen. Bere gurasoek apaizgintzan sartu nahi izan zioten Burgosen, berak aldiz itsasgizona izan nahi zuen eta azkenean lortu zuen. Gainera ikasteko erraztasunak zeuzkan noblea zelako.Testu honetan, garai hartako egoera argi ikus daiteka. Nobleziarekin zerikusia bazeneukan, hezkuntza on bat lortuko zenezakeen, eta gainera zuk nahi zenuen lanbidean postu on bat lortuko zenuke. Herritar soila bazina, hezkuntzarik ez zenuke ia izango eta gainera edozein lanarekin pozik egon beharko zinatekeen, hori lana bazeneukan. Lana ez zeukaten askok armadan sartzen saiatzen ziren edo armadaren itsasontzietako postu baxuenetan egiten zuten lan. Txurrukaren bizitzara itzultzen, esan daiteka, itsasgizon ona izateaz gain, ikasle oso ona zela esan daiteke. Bere itsas karrera begiratuz, mutiko trebea zela ondoriozatu daiteke, bere lehen bidaian lemazain bezela bukatu zuelako. Hainbat gerretan parte hartzeaz gain, hainbat esperimentu egin zituen Txurrukak Ameriketan, horregatik, Napoleonek ohorezko ezpata eta bi pistola eman zizkiona Parisen. Zoritxarrez, Txurrukak hainbat osasun arazo izan zituen eta espedizio batzuk bertan behera utzi behar izan zituen.
Idatzi dudan moduan, gerra batzuetan parte hartu zuen, baina gerrez gain, Gipuzkoako itsasontzien segurtasunaz ere begiratzen zuen itsasoan zehar.Txurrukaren gerrarik garrantzitsuena Trafalgarrekoa izan zen. Espainiar eta Frantziar armadak, Ingelesen armadaren aurka borroaktu ziren Trafalgarren lurmuturraren aurrean. Bertako gerran 5.000 pertsona hil ziren eta beste 4.000 zauriturik atera ziren. Gerra honetan Euskaldun batzuk hil ziren, beraien artean Txurruka zegoen. Horrela bukatu zen Mutrikuar honen historioa, hori bai ohoreekin hil zen Frantziar eta Espainiar Aliantza militarrarengatik. Gerra horretan, Ingelesen ontzidiaren burua hil zen, Horatio Nelson. Gerra honek ondorio latzak ekarri zituen Espainiarentzat eta Frantziarentzat. Espainiaren ginbehera gerra honen ondorioz etorri zen, eta Frantziak Britain Handiaren inbasioare uko egin behar izan zion. Napoleonek, gerrate hau galdu zuen baina ondoren Austerlitzen irabaztean, beste Inperio indartsu baten desagerpena eragin zuen; Germaniar Imperioarena. Baina dakigunez, azkenean Napoleonek behin betiko galtzen du botera Waterloon IV. Koalizioaren( B.H., Austria, Errusia eta Prusia) aurka borrokatzean eta GALTZEAN.

